Larreak sendabelar liburua aurkeztuko du bihar Biziolan

Sendabelarren dakitena liburuaren aurkezpen ekitaldia izango da, bihar, Biziola kooperatibaren Lazkaoko egoitzan. Garbiñe Larrea egileak parte hartuko du, eta Landarlan ingurumen taldeak antolatu du. Bihar 19:00etan hasiko da. 2021eko azaroan kaleratutakoa da liburua, eta 45 sendabelarren propietateak jaso ditu, baita norberak ukenduak, tinturak edo infusioak nola egin ere.