LGTBQIA+ harrotasun egunerako, pintaketa eta dokumentala Legorretan
Bihar, ekainaren 28a, sexu askapenaren eta LGTBQIA+ Harrotasunaren nazioarteko eguna izango da. Legorretan egunarekin bat egin dute. Aiuri talde feministak, udalaren laguntzarekin, bi ekintza antolatu ditu eguna aldarrikatzeko.
17:30ean, plaza kolorez beteko dute. Bertan dauden aulki batzuk margotuko dituzte parte hartzaileek. 19:00etan, berriz, ikus-entzunezko bat emango dute Herri Antzokian: The death and life of Marsha P. Johnson dokumentala. Doako saioa da. Sexu askapenaren eta LGTBI komunitatearen eskubideen alde borrokatu zuen aktibista izan zen Marsha P. Johnson. New York hirian Hudson errekan agertu zen hilik. Bere hilketaren ikerketaren inguruko dokumentala da.
Herritarrak animatu dituzte parte hartzera. Aulkientzako materiala antolatzaileek eramango dute.