Zeraingo Eskola Txikiak 40. urteurrena bete du
Zeraingo Eskola Txikiak ateak ireki zituenetik, 40 ikasturte igaro dira dagoeneko. Hori dela eta, urteurren borobil hau ospatzeko, solasaldia antolatu dute bihar arratsalderako. Solasaldian 40 urte hauetan eskolan zuzendari izan diren lau emakumek hartuko dute parte: Kontxi Errastik, Alaitz Makatzagak, Miren Odriozolak eta Elixabet Jauregik. Elixabete Garmendia kazetariak egingo ditu gidari lanak.
Ekimena ZerainLab-ek antolatu du; 18:30ean hasiko da Zeraingo kultur etxean.