Bareakek 200 euro zokatuko ditu bezeroen artean
Bareakek 200 euro zokatuko ditu bihar merkatari elkarteko dendetan erosketaren bat egiten duten bezeroen artean. 50 euroko lau opari txartel zozkatuko dituzte. Zozketarekin beasaindarrak herrian erostera animatu nahi dituzte. Eta, aldi berean, udako beherapen kanpainari bultzada eman. Irailera arte egongo dira beherapenak.