Goierriko hamazazpi enpresa turistikok kode etikoaren ziurtagiria jaso dute
Kalitate programak garatu ondoren, Eusko Jaurlaritza duela hiru urte hasi zen Turismoaren Kode Etikoa programa ezarri nahi zuten enpresekin lanketa egiten.
Goierriko hamazazpi enpresa turistikok Turismoaren Kode Etikoa ziurtagiria jaso dute gaur Gasteizko Europa Jauregian.
Kalitate programak garatu ondoren, Eusko Jaurlaritza duela hiru urte hasi zen Turismoaren Kode Etikoa programa ezarri nahi zuten enpresekin lanketa egiten. “Euskadiko Turismoaren Kode Etikoa, Turismorako Munduko Kode Etikoaren egokitzapena da eta Garapen Jasangarrirako Agenda 2030ean ezarritako Garapen Jasangarrirako helburuekin bat egiten du”.
Programa honetan atal hauek aztertzen dira: turistak ulertzen eta errespetatzen laguntzea, berdintasuna, gizarteratzea eta aniztasunarekiko tolerantzia, jasangarritasuna, bertako tradizioaren eta kulturaren sustapena, gizateriaren kultur ondarea zaintzea, bikaintasuna eta profesionaltasuna, pertsonen eskubideak errespetatzea eta tratu egokia ematea sektoreko langile eta enpresariei.
Ziurtagiria jaso duten entitateak
- Aldabe zerbitzu turistikoak
- Ataungo turismo bulegoa
- Beasaingo Dolarea hotela
- Beasaingo Igartza Jauregia
- Erro zerbitzu turistikoak
- Goitur, Goierri Turismoa
- Idiazabalgo Gaztaren Interpretazio Zentroa
- Ordiziako Delikatuz Interpretazio Zentroa
- Ordiziako Ordizia hotela
- Ormaiztegiko turismo bulegoa
- Segurako Imaz hotela
- Segurako Erdi Aroko Interpretazio Zentroa
- Zegamako Aizkorriko Ataria Interpretazio Zentroa
- Zegamako Arrieta Haundi nekazalturismoa
- Zeraingo turismo bulegoa
- Zeraingo Oiharte sagardotegia
- Zeraingo Aizpeako Interpretazio Zentroa.