Igartzak eskaintza indartuko du turista jarioari erantzuteko

Igartzako Monumentu Multzoak arratsaldeetan ere eskainiko ditu bisita gidatuak aurrerantzean. Lau saio egingo dituzte denera: 11:30ean, 13:00etan, 16:30ean eta 18:00etan. Ordutegiz kanpo talderen batek bisitaren bat antolatu nahiko balu, online bidez harremanetan jarri behar da Igartzako arduradunekin.