Lazkaoko plazan LGTBIQ+ egunerako jarritako oihalak kendu dituztela salatu du udalak
Atzo arratsaldean jarri zituzten bankuetan ortzadar koloredun oihalak. Gauean norbaitek eraman dituela gaitzetsi du udalak.
Ekainaren 28a gaur, sexu aniztasunaren eta LGTBIQ+ kolektiboaren eskubideen aldeko nazioarteko eguna da. Lazkaoko Udalak atzo herriko plazako bankuetan eta udaletxe aurrean ortzadar koloreko oihalak jarri zituzten, bereziki okasiorako eginak. Gauean, ordea, norbaitek kendu eta eraman ditu. Jokabide hori gaitzetsi du udalak gaur, ohar batean, “ulergaitza” dela salatuta.
“Harrotasunaren, aniztasunaren, ikusgarritasunaren eta errespetuaren alde egiten dugun lana zapuzten dute bakan batzuek. Lana dugu aurretik eta jarraituko dugu Lazkao anitz eta berdinzale baten alde lanean”, esan dute udal ordezkariek.