Tourra mahaiaren bueltan esertzeko aitzakia
Zeraingo Liztormendi elkarteko kideek bazkaria antolatu dute uztailaren 2an, igandearekin Tour-aren aitzakian. Lasterketa bertatik bertara ikusi, eta ondoren, bazkaltzea da plana. Helduentzako menua —entsalada, haragi gisatua eta izozkia— eta haurrentzako beste bat —makarroiak, oilasko bularkiak eta izozkia— egongo dira aukeran. Goizean zehar, txorizo eta Zeraingo gazta pintxoak prest izango dituzte bazkideentzat. Bihar da izena emateko azken eguna.