Emakume sortzaileen azokan bederatzi postu jarriko dituzte Ataungo Aian
Ataungo emakume sortzaileen lanaren erakustoki oparo bihurtuko da Aia auzoko Erroipe aterpea, igandean. Santa Isabel jaiak baliatuta, herriko artisauen, artisten eta eskulangileen lanak ikusi ahalko dira. Guztira bederatzi postu jarriko dituzte erakusketan. 11:30ean irekiko dute II. Azoka, eguarte guztirako.
Biboletak emakume taldekoak egongo dira, batetik. Agenda berezia aterako dute 2024rako, eta horixe aurkeztuko dute. Diseinua eta formatua ikusteko aukera izango dute herritarrek, baita aleak enkargatzekoa ere.
Caritas erakundearen eta Atseden Toki jubilatu elkartearen eskulanak ere jarriko dituzte, beste mahai batean.
Beste parte-hartzaileak honakoak dira: Izaro Erauskin, Nekane Munduate, Leire Belasko, Kontxi Sukia, Maider Urretabizkaia, Saioa Artza eta Leire Barrena. Artelanak eta sormen lanak ikusi eta erosi ahalko dira.