Tourraren eragina: ohar orokorrak eta errepide murrizketak
Igandeko etaparen iritsierak goierritarren mugikortasunari eragingo dio, batez ere zortzi herritakoei. Informazio zehatza, albiste barruan.
ERREPIDEAK ETA OHARRAK
OHAR OROKORRAK
- Errepide sarea. Bide nagusiak une oro irekita egongo dira, bai N-1, bai A-636 (Beasain-Bergara).
- Ibilbideko errepideak. Tourra igaroko den bideak erabat itxiko dituzte, igandean, bost ordurako: karrera pasatu baino hiru ordu eta erdi lehenagotik, bukatu eta ordubete geroagora arte.
- Karabana. Publizitate karabana lasterketa baino bi ordu lehenago igaroko da, ibilbide berean.
- Kalea. Herriguneetan, lasterketaren aurretik eta ondoren ezingo da kalea gurutzatu. Ezin da ibilgailurik aparkatuta utzi.
Larrialdiak. Itxialdi garaian 112 zerbitzura deitu behar da.
HERRIETAKO MURRIZKETAK
- Legazpi. Brinkola, Telleriarte eta Aztiriko bizilagunei aurrez autoak Legazpin uzteko aholkatu diete. Motxorrotik Bikuñatxikira bitarteko bidea aparkaleku modura egokituko dute.
- Zerain. Mutiloara edukiko du irteera bakarra.
- Segura. Kale nagusitik igaroko da eta han ezingo da ikuslerik jarri, estua delako. Hesitu egingo dute, baita Aldaetagoena, Malkorra eta Madalenako bidegurutzeak ere. Herritik irteteko bide bakarra Iturriberritik gora Idiazabalera, edo Zubiberritik aurrerakoek, Zegama-Otsaurtetik.
- Olaberria. Lazkaorantz irteera.
- Beasain. Irteeradun bakarrak CAFeko (Lazkao) eta Bernedoeneko aparkalekuak dira. Gudugarretan ere egokituko dute (Ormaiztegirantz). Ibilbideko kaleak gaur 10:00etarako hustu behar dira. Hesitu egingo dute.
- Lazkao. Senperen, ertzainetako bidegurutzean N-1era irten ahalko da, baina Donostiarantz bakarrik. Lazkaibarren, Margogai parean N-1erantz jo ahalko da. Lazkaomenditik Zaldibiarako bidea itxiko dute bihar (norantza bakarreko jarriko dute, Zaldibiatik gora irteteko).
- Ordizia. Trenbide ondoko kaletik igaroko da, Tximistatik Altamirara. Bihar 08:00etarako hustu behar dira kale horiek.
- Zaldibia. Saihesbidea itxita, eta ezin da aparkatu. Larraizko bidea lehenago itxi dezakete, Gaintzako bidegurutzean; herritarrentzat eta han lan egiten dutenentzat salbu.