Amalur mendi elkarteko ordezkari Imanol Lasa hil da
Larunbatean hil zen Lazkaon Imanol Lasa Esnaola, 63 urterekin, gaitz baten ondorioz. Amalur mendizale taldearen ardura izan du, azken urteotan. Taldea desagertzeko zorian zela hartu zuen Amalurren gidaritza Lasak, 2019an, beste mendizale kide batzuen laguntzarekin. Agurreko hileta atzo egin zioten, Lazkaon.
Bideoa: Iazko ekainean Imanol Lasa gidari zela GoiBerri aldizkariko Ibiltari atalerako egindako irteera.