Kobazulo basoan egin dute hitzordua, "1975eko uztaileko zenbait gertakari" gogoratzeko. Abertzale guztiei egin diete deialdia.
Izenak emateko epea irekita dago. Elkartean bertan egingo dute saioa, abuztuaren 30ean.
Uztaileko azkeneko egunean jende ugari biltzen da Aizkorriren magalean, naturaz eta jai giroaz gozatzeko asmoz. Mezak, herri kirol probek, bazkariak, musikak eta giro onak bihurtzen dute ospakizuna berezi.
Legazpiko 60 gaztetxok hamabost egun egin dituzte Burgosko Hortiguela herrian. Iristean, kalejira egingo dute Aizkorritik plazara.
Olabide zortzi urtez izan da Legazpiko alkatea, azken bi legealdietan. Ekonomia Sustapena, Turismo eta Landa Inguruneko Departamentuan egingo du lan orain.
Antonio Calvok (Segovia, 1951) Gipuzkoako eta Euskadiko toka txapelketak irabazi ditu. Jubilatuen etxeko parkean entrenatzen du eta gazteak tokan jokatzera animatu ditu.
Zaldibiako Illati taberna herrikoiak bihar bukatuko du aro bat, azken 17 urteotan Maixak Urkolak kudeatu duena. Bizi guztiko lanbide izan duen ostalaritza utziko du, nekearen nekez. Agur jendetsua egingo dute.
Goierri festaz lepo egongo da abuztuan. Legazpin, Idiazabalen eta Urbian San Inazio jaiak ospatuko dira; Gabirian, Zerainen eta Zumarragan, Andre Mariak. Itsason, Zegaman eta Brinkolan ere ospatuko dituzte festak
Ostiralean hasi ziren jaiak, eta gaur arratsaldean amaituko dira jaiak mus txapelketarekin.
San Agustin jaien barruan izango da kontzertua, abuztuaren 25ean. Amaieran, DJ Woolen ariko da musika jartzen txosnan. Hurrengo egunean DJ Gauparen txanda izango da.
Taberna zerbitzurik ez da izango, baina instalazioak erabili ahal izango dira arratsaldez.
German Sigwald artista donostiarraren brutoH izeneko bilduma da. Erakusketa irailaren hasierara arte egongo da zabalik.
19:30ean izango da aurkezpena, Loinatzen. Iratz Lizarraga eta Iker Salamanca goierritarrak izango dira aurre denboraldian jokatuko duten aurpegi berrietako batzuk
Ane Aranburu Amilleta ezkiotarrari egokitu zaio zozketan Goikaravaneko autokarabana batean hiru eguneko bidaia egiteko saria. 527 lagunek izena eman dute.
Goierritik irten gabe, etxetik gertu dauden altxorrak eta txokoak ezagutzeko hainbat bisita gidatu antolatu dituzte abuzturako. Norbere kasa egiteko planak ere, aukeran.