Hasi dira Ormaiztegiko udalekuak
Ormaiztegiko udalekuak uztailaren 21era arte izango dira. Aurten 53 haurrek eman dute izena, kirol anitzetan 23k eta igeriketan, aldiz, hemeretzik.
Urtero bezala, eskualdeko txoko ezberdinetan herriko gaztetxoentzat udalekuak antolatu dituzte, Ormaiztegin, kasu. Ekainaren 22an hasi ziren horiek, eta uztailaren 21era arte luzatuko dira. Udalekuak goizez dira, astelehenetik ostiralera, eta 10:00etan hasi eta 13:00etan amaitzen dira. Aurten, guztira 53 haurrek eman dute izena; kirol anitzetan, aldiz, 23k.
Igerika ikastaroa ere antolatu dute ormaiztegiarrek, eta bi asteko iraupena izango du, ekainaren 26tik uztailaren 7ra hain zuzen ere. Hemeretzi dira kasu honetan izena eman dutenak, eta kasu honetan txanda bakarra osatu dute. 13:00etan izaten da igeriketa, egunero.
Gainerako herrietan ere hasi dira udalekuak.