Iruñeko hilketa matxista gaitzetsi dute
![](https://goierri.hitza.eus/site/files/2023/07/ordiziako_talde_feminista.jpg)
Azken erailketa matxista gaitzesteko elkarretaratzeak egin zituzten atzo arratsaldean Goierriko hainbat plazetan –irudian, Ordiziako Plaza Nagusikoa– . Iruñean gizon bat atxilotu zuen poliziak larunbat goizean, bere bikotekidea arma zuri batekin hil zuela aitortu ondoren. Urtea hasi zenetik, lau emakume erail ditu indarkeria matxistak Euskal Herrian.