Korrontzi taldeak Lazkaon joko du bihar, Oin Arinekin elkarlanean
Ospakizun kutsuko bira ari da egiten Korrontzi musika talde bizkaitarra. 2024an hogei urte beteko ditu Agus Barandiaran ataundar jatorriko musikaria buru duen egitasmoak. Ohi duenez, euskal musika tradizionala eta folklorikoa ohoratuko du Korrontzik, bere folk ukitu partikularra gehituta.
Lazkaon ariko dira bihar, herriko plazan, 19:00etatik aurrera. Aurten Goierrin zuzenean entzuteko aukera bakarra izango da. 2017an ere Arerian jo zuen Korrontzik.
Orduan bezala, biharko ekitaldian ere Lazkaoko Oin Arin dantza taldea izango dute oholtzan lagun musikariek. Koreografiak dantzatuko dituzte dantzari lazkaotarrek.
Burrunda karaokea gaur
Gaur ere musika emanaldi bat izango da Lazkaon. Burrunda euskaraokeak abesteko aukera eskainiko du, plazan, 19:00etan. Gaur egun modan dauden euskal taldeen abestiak karaokean kantatzeko aukera izango dute bertaratutakoek.