N-1etik A-636rako sarrera itxiko dute asteburuan, Beasainen
A-636 errepidean sartzeko (Donostia-Bergara noranzkoan) N-I errepideko 417-B-2-S irteerako egituraren dilatazio junturetako konponketak direla eta, irteera guztiz moztuko du Gipuzkoako Foru Aldundiak uztailaren 8ko (larunbata) 06:00etatik uztailaren 9ko (igandea) 00:00etara.
Ibilbide luzeko bidaien kasuan ordezko bide gisa, 417-A errepidearen irteeran noranzkoa aldatzea gomendatzen du diputazioak, ondoren N-I errepidearen enborrera Donostiarantz itzuli eta A-636 errepidera 417-B-1-S bide adarretik sartuz.
Ibilbide laburretarako GI-2632 errepidea erabiltzeko deia egin du.