‘Psikoeskape’ antzezlanerako sarrerak salgai daude
Urrup antzerki taldeko kideak, 'Psikoeskape' obra iragartzeko irudian. // Argazkia: Urrup antzerki taldea Urrup Antzerki Taldeak Psikoeskape azken obra aurkeztuko du uztailaren 13an Herri Antzokian. Ana Martinezek idatzitako lana da. Rosa Rojoren zuzendaritzapean, Ana Martinez, Gorka Lariz, Lucia Hurtado, Juan Manuel Pecharroman, Jose Luis Elorza, Julen Iraola, Maialen de Carlos, Marisol Cavero eta Izaro Paredes igoko dira oholtzara. Sarrerak salgai daude, Herri Antzokiko ordutegian edo Kutxabank bidez.












