Udako dokumentalen emanaldiak gaur hasiko dira Lazkaon
Uztaileko hiru asteartetan jarriko ditu ikuskariak gazte asanbladak. 'Geruzak' dokumentala emango dute gaur.
Lazkaoko Gazte Asanbladak Udako dokumentalak zikloa antolatu du, aurten ere. Beste urteetan bezala, uztailean zehar astean behin –astearteetan– herriko plazan ikus-entzunezkoak jarriko dituzte. Saio guztiak plazako frontoian dira, 22:00etan hasita.
Gaur izango da lehenengo emanaldia, Geruzak lanarekin.Gazteen sormenei eta desirei buruzko dokumentala da.
Uztailaren 11n, Heldu da portura ikusi ahalko da, euskal presoekiko urruntze politikek senideengan eta lagunengan duen eragina aztertzen duena. Azken emankizunean, uztailaren 18an, bi film labur ikusi ahalko dira: Nire eguneroko maitea eta Tenpraren guarpena.