Nevermind Quartet-en ordez, Trizak hirukoteak joko du gaur Goierriko Jazzaldian
Antolakuntzak sareetan zabaldu duenez, Nevermind Quartet-ek ezingo du parte hartu "egutegi arazo batzuk tarteko". Ordua eta lekua mantendu dute. Gaur izango da, Ordiziako udaletxeko arkupeetan, 22:00etan.
X. Goierriko Jazzaldiaren bigarren eguna da gaur. Atzo hasi zen, Fredi Pelaezen kontzertu-hitzaldiarekin. Gaurko aldaketa bat egon da. Nevermind Quartet-en ordez, Trizak hirukoteak joko du. Antolakuntzak sareetan zabaldu du Nevermind Quartet-ek ezingo duela parte hartu “egutegi arazo batzuk tarteko”. Ordua eta lekua mantendu dute. Ordiziako udaletxeko arkupeetan izango da, 22:00etan. Hasier Oleagak (bateria), Julen Izarrak (saxofoia) eta Jon Pirisek (kontrabaxua) osatzen dute Trizak hirukotea.