Sambaren semearen hileta gastuei aurre egiteko diru behar dute
Segurako herritar talde batek Samba eta haren familiari laguntzeko asmoz, diru bilketa bat jarri dute martxan. Sambaren semea itota hil zen duela gutxi, eta haren hileta gastuei aurre egiteko dirua biltzea da helburua. Herriko taberna, denda, ileapaindegi, fisioterapia zentruetan eta abarretan kaxa batzuk jarri dituztela adierazi dute segurarrek herritarren ekarpenak biltzeko. Aldez aurretik eskerrak eman dituzte.