Eskuderok, Varelak eta Alkortak osatu dute podiuma
Ioseba Eskudero igoko da G2Hko goiko koskara. Fidel Varela espainiarrak amaitu du bigarren. Segida segidan bukatu du Iñigo Arantzamendik
Ioseba Eskudero, Fidel Valera eta Iñigo Arantzamendi. Goierriko Bi Handiak ultra traileko podiuma horrela gelditu da. Eskudero idiazabaldarrak ia ordu erdiko aldea atera die aurkariei. 10.12.32 behar izan du goierritarrak 88 kilometroko ibilbidea osatzeko eta Valera, 28 minutu gehiago. Arantzamendi segida segidan sartu da, espainiarrarengandik minutu erdira.