Faboritoak ez du huts egin
Ohiana Azkorbebeitiak irabazi du Goierriko Bi Handiak ultra traila. 12.40.43 denbora behar izan du. Euskadiko txapela eta kopa ere bereganatu ditu
Ohiana Azkorbebeitia zen Goierriko Bi Handiak ultra traila irabazteko hautagai nagusia eta aurreikuspenak bete ditu. Abadiñoarrak 12.40.43ko denbora behar izan du 88 kilometroko ibilbidea osatzeko. Uxue Fraileren errekorretik ordu erdira gelditu da.
Mugarri guztietatik buruan pasa da. Zaldibian Uxoa Irigoienekin batera pasa da baina getariarrak lasterketa utzi beharra izan du. Larraitzen bost minutuko aldea zuen; Etxegaraten, hogei; eta Mutiloan, tarteko azkeneko helmugan, ia orduerdikoa.
Dena irabazi du
Gaur jokoan zeuden hiru garaipenak bereganatu ditu bizkaitarra. Goierriko Bi Handiak ultra traileko lehen euskal herritarrak nazio mailako txapela ere bereganatu du. Are, Euskadiko utra kopako hiru proba irabazita, sailkapen metatua ere irabazi du.
Azken urteetan Euskal Herrian zein atzerrian hamaika proba irabazi ditu. Gaurkoarekin, beste garaipena bat zakura. Lehen aldia zuen G2Hn.