G2Hko goierritarren podiuma ere osatu da
Mikel Auzmendi ataundarra eta Josu Imaz beasaindarra elkarrekin sartu dira helmugara
G2Hko goierritarren podiuma ere osatu da, gizonezkoei dagokienez. Goierritarrak lan bikaina egiten ari dira. Ioseba Eskuderok proba irabazi du. Mikel Auzmendi ataundarra eta Josu Imaz beasaindarra zazpigarren eta zortzigarren postuan sartu dira. Elkarrekin sartu dira. 11 ordu eta 20 minutu behar izan dituzte proba osatzeko.