Jesus Bailo Berdor espainiarrak irabazi du Ehunmilak proba
Heldu da helmugara Ehunmilak probako irabazlea. Jesus Bailo Berdor (Biota, Zaragoza, Espainia) izan da 2023ko edizioko irabazlea. Atzoko 20:00etan abiatu zen Beasaindik eta 20:30ak baino minutu batzuk lehenago heldu da helmugara. 24 ordu, 24 minutu eta 50 segundo behar izan ditu 168 kilometroak osatzeko. Atzetik aurrera egin du eta Jazkue gainera heldu denerako bigarren postuan zegoen, Igon Manzisidor Arruti zumaiarraren atzetik. San Adrian eta Oazurtza artean, berriz, lasterketa burua hartu du.
Iaz baino bi ordu eta erdi gutxiago behar izan ditu ibilbidea osatzeko. “Iaz galdu egin nintzen eta 17 minutu galdu nituen. 17 minutu horiek berreskuratzeko asmoarekin etorri naiz eta begira… Txindokin ahul sentitu naiz, baina Etzegaratetik aurrera ondo. Lasai hasteko ohitura dut, baina oraingoan ohi baino azkarrago atera naiz. Garaipena aita zenari eskaini diot”.