New Orleans zati bat Araman
Goierrriko Jazzaldiaren 10. ekitaldia ari dira ospatzen asteburu honetan Araman.
Goierriko Jazzaldiak urtemuga borobila du, asteburu honetan. Hamargarren ekitaldia du, eta Arama nahiz Ordiziako txokoak jazz musikarekin janzten ari da. Gaur, larunbata, azken jardunaldia da –asteazkenean hasi zen egitaraua–. Eguerdian Jac Electric hirukoteak jo du Aramako plazan, eta arratsalderako bi kontzertu daude iragarrita: David Pastor Quartet (19:00etan), Jessica Pina (21:00etan), eta jaialdia bukatzeko DJ Jon Ritter.
Argazkiak: Aimar Maiz