Goierriko Bi Handiak probako irabazlea, Urretxuko senitartekoekin
Joseba Eskuderoren ama, Oliva Perez, urretxuarra da
Atzotik, Ehunmilak proba egiten ari dira Beasainen. Gaur goizean Goierriko Bi Handiak probako irabazlea heldu da helmugara. Joseba Eskudero Perez idiazabaldarra nagusitu da. Josebaren ama (Oliva Perez) urretxuarra da. Helmugan senitartekoak zituen zain. Argazkian, Eskudero senitartekoekin. Tartean, Josu Perez osaba, Javi Martinez lehengusua, Aitziber Zabaleta azken honen bikotea, Lur Martinez lehengusua eta Tomas Castaño azken honen bikotea.