Hurrengo geltokia: parranda
Urretxu eta Zumarragako Geltokietako auzoan festak ospatzen ari dira. Goizean zehar jolasak egin dituzte: olinpiadak eta toka. Hauek izan dira tokako garaileak: Javier Erostarbe, zozketatuko saria; Maier Artolazabal, umeen saria; Mikel Artolazabal, bosgarren saria; Anton Calvo, laugarren saria; Ino Ugarteburu, hirugarren saria; Betitxe, bigarren saria; Iñurri eta Nerea Madina, lehen sariak eta irabazleak.
Atzo hasi zituzten festak. Gauean bertso afaria eta oilar borroka egin zuten. Rapean, noski. Bravo izan zen garailea eta Raptor, bigarrena. Ikastolako pilotalekuan ehun lagun inguru hurbildu ziren Alaia Martin, Aitor Bizkarra eta Beñat Torres entzutera. Gauean Tintz djak eta Sakatu elektrotxarangak parrada zaleak dantzan jarri zituzten.
Bihar jarraituko dute jaiek. Eguerdian patata tortilla lehiaketa egingo dute. Parte hartu nahi duen orok nahikoa du 13:30 aldera bere tortillarekin Txindokiko plazara gerturatzea. Bentazarreko mutiko alaien emanaldiak borobilduko du festa.