Paula Ostiz nafarrak zabaldu du aldea kadeteen Gipuzkoako Itzulian
Ordizian gaur jokatu den II. Emakumeen Klasikoa irabazi du, Irati Arangurenen eta Aintzane Montalbanen auretik. Bihar Elgoibarren jokatuko da Gipuzkoako challengeko bigarren proba. Elite eta 23 urtez azpikoen proban, Almudena Morales izan da irabazlea.
Emakumezkoen txirrindularitzaren egun seinalatua izan da gaurkoa Ordizian. II. Emakumeen KLasikoa jokatu da, bi lasterketarekin. Lehenik, goizean eliteko eta 23 urtez azpiko afizionatuak lehiatu dira, 63 kilometroko ibilbidean. Ondoren, kadeteen eta juniorren proba hasi da, 51 kilometrokoa, eta Gipuzkoako Itzuliko lehen etapa puntuagarria.
Arreta nagusia Gipuzkoa Women Itzuliak hartu du. Kadete eta junior mailetan, bi lasterketak osatuko dute, challenge eran. Gaur Ordizian eta bihar Elgoibarren (57,6 km) jokatuko dira etapak. Maila horretan, Paula Ostiz nafarrak (Ermitagaña) irabazi du lasterketa. Alde nabarmena atera die ondorengoei, eta Gipuzkoako Itzulia bereganatzeko urrats handia egin du. 34,3 km/h-ko batez bestekoa lortu du Ostizek.
Irati Aranguren (Andoaingo) ia minutu batera, eta Aintzane Montalban (Ermitagaña) –lehen juniorra– sartu dira podiumeko hurrengo postuetan. Tropela oso zatikatuta iritsi da Ordiziako Gudarien Etorbideko helmugara. Altzoko gaina izan dute etapako zailtasun bakarra, 37. kilometroan.
Goizean, eliteko eta 23 urtez azpikoen karreran, gizonezkoen Ordiziako Klasikoko bira bat osatu dute txirrindulariek. Abaltzizketako mendatea zuten eguneko zailtasun handiena. Hiruren arteko esprintean erabaki da garaipena: Almudena Morales (Abadiño) garaile, Claudia San Justo (Eneicat) bigarren, eta Olatz Camino (Abadiño) hirugarren.
Sailkapenak:
Eliteko eta 23 urtez azpikoen II. Emakumeen Ordiziako Klasikoa
1. Almudena Morales (Abadiño Cycling Academia, 23 urtez azpikoa), 1:33:12
2. Claudia San Justo (Eneicat-CM Team, 23 urtez azpikoa), d.b.
3. Olatz Camino (Abadiño, 23 urtez azpikoa), d.b.
4. Lucia Ruiz (Eneicat, 23 urtez azpikoa), 1:09ra
5. Naya Mangas (Zatika Bike, 23 urtez azpikoa), 1:09ra
6. Olatz Gabilondo (Zatika Bike, elitea), 2:57
7. Laura Ruiz (Eneicat, 23 urtez azpikoa), 4:12ra
8. Andrea Velasco (Cantabria Deporte, 23 urtez azpikoa), 4:12ra
9. Isabel Martin (Eneicat, elitea), 4:12ra
10. Lur Zufiria (Zatika Bike, 23 urtez azpikoa), 4:13ra
Taldeka: 1. Eneicat, 2. Zatika Bike
Gipuzkoako Txapelketa jokatu da proba honetan. Elitean Olatz Gabilondo eta 23 urtez azpikoetan Naya Mangas dira txapelduank.
Kadeteen eta juniorren II. Emakumeen Ordiziako Klasikoa
1. Paula Ostiz (Ermitagaña Nafarroa, kadetea), 1:29:22
2. Irati Aranguren (Andoaingo Txirrindulari Eskola, kadetea), 53ra
3. Aintzane Montalban (Ermitagaña Nafarroa, juniorra), 1:17ra
4. Nahia de Miguel (Bioracer-Aurubis, juniorra), 1:17ra
5. Haizea Telleria (ZU-K/Limousin, juniorra), 1:17ra
6. Ayala Serrano (ZU-K/Limousin, juniorra), 1:17ra
7. Ane Beltran de Heredia (Ecologicos Navarra-Beratxa, kadetea), 1:18ra
8. Maier Olano (ZU-K/Limousin, kadetea), 2:16ra
9. Oneka Sanchez (Zatika Bike, juniorra), 2:22ra
10. Laia Bosch (Ecologicos Navarra-Beratxa, juniorra), 2:22ra
Mendiko saria: kadeteetan Ane Beltran de Heredi, juniorretan Nahia de Miguel
Gipuzkoako txapeldunak: kadeteetan Irati Aranguren, juniorretan Haizea Telleria
Argazkiak: Aimar Maiz