EAJko Aitor Esteban eta Maribel Vaquero, gaur Beasainen
EAJk bizikleta martxa egingo du gaur Ordizia, Lazkao eta Beasain artean, 18:00etatik 19:00etara. Amaieran ekitaldi politikoa egingo dute Beasainen Aitor Esteban eta Maribel Vaquero jeltzaleek.
![](https://goierri.hitza.eus/site/files/2023/07/23-j-acto-sobre-autogobierno-donostia-aitor-esteba.jpg)
Uztailaren 23ko Espainiako Gorteetarako hauteskunde kanpainan murgilduta daude alderdi politikoak. EAJk gaur, Goierrin egingo du ekitaldi nagusia, Aitor Esteban eta Maribel Vaquerorekin. Beasaingo Erauskin plazan elkartuko dira 19:00etan, aurretik, Ordiziatik eta Lazkaotik barrena bizikleta martxan etorrita.
18:00etan, Ordiziako Lazkaibar zubi inguruan egin dute lehenengo hitzordua. Handik Lazkaoko plazara joango dira (18:20ean), 19:00etarako Beasainera iristeko.