Amaia eta Lide Erbina, Europako txapeldunorde Espainiako selekzioarekin
Hanburgoko Europe Championship-ean bigarren postua lortu dute. Finalean 7-26 galdu zuten Frantziako selekzioaren aurka.
Amaia eta Lide Erbina ordiziarrak Europako txapeldunorde izan dira Espainiako zazpiko errugbi selekzioarekin, Hanburgoko Europe Championship-ean bigarren postua lortu ostean. Krakoviako Europako Jokoetan jasandako jipoiari buelta eman diote hala. Krakovian podiora igotzeko hautagaietako bat zen Espainiako selekzioa, baina Txekiaren aurka galdu ondoren, Joko Olinpikoetara joateko aukeratik kanpo geratu zen taldea.
Multzoen fasean partida guztiak irabazi dituzte Hanburgon. Final laurdenetan, plaza olinpikoa lortu zuen Britainia Handiaren aurka gailendu ziren, eta finalerdietan, Belgikari irabazi zioten. Finalean, 7-25 galdu zuten Frantziako selekzioaren kontra. Bost partidatan, bi entsegu soilik jaso zituen Frantziak. Hanburgoko bigarren postuari esker, Europako zilarrezko domina lortu dute Espainiako selekzioko neskek.