Bankuak berriz margotu eta babes argazkia atera dute Legorretan
Ekainaren 28an margotutako bankuak garbitu dituzte, eta LGTBI+ kolektiboarekiko erasoa gaitzetsi.
Ekainaren 28an, LGTBI+ harrotasun egunean, herriko plazako bi banku margotu zituzten hainbat herritarrek elkarlanean, Aiuri talde feministak egunaren harira deitutako ekintzetako batean. Egun batzuetara, baina, ekintzaren aurkako erasoa izan zen. Erasoa gaitzesteko eta LGTBI+ komunitateari babesa eskaintzeko, berriz berriz ere bankua margotzeko deialdia egin dute Aiuri talde feministak eta udalak. Bankua berriz margotu dute, eta babes argazkia atera dute, LGTBI+ kolektiboaren aurkako edozein eraso gaitzetsiz.