Ekainaren 28ko ekintzaren aurkako erasoa gaitzesteko babes argazkia egingo dute gaur
Berriz ere bankua margotzeko deialdia egin dute Aiuri talde feministak eta Legorretako Udalak gaurko. 19:00etan izango da, herriko plazan.
Ekainaren 28an, LGTBI+ harrotasun egunean, herriko plazako bi banku margotu zituzten hainbat herritarrek elkarlanean, Aiuri talde feministak egunaren harira deitutako ekintzetako batean. Egun batzuetara, baina, ekintzaren aurkako erasoa izan zen. Erasoa gaitzesteko eta LGTBI+ komunitateari babesa eskaintzeko, berriz ere bankua margotzeko deialdia egin dute gaurko udalak eta Aiuri talde feministak. Bankua berriz margotuko dute, eta babes argazkia aterako dute inguratzen diren herritarrekin. 19:00etan izango da, herriko plazan.