Imserso-ren oporretako programan izena emateko azken eguna uztailaren 25a izango da
Aurreko edizioetan parte hartu ez dutenei zuzendutako kanpaina da. Interesa dutenek asteazkenetan eta ostegunetan eman dezakete izena Zuhaiztiko bulegoan, 10:30etik 12:30era.
Imserso-ren oporretako programan izena emateko epea uztailaren 25era arte egongo da irekita. Egun hori izango da azkena. Aurreko edizioetan parte hartu ez dutenei zuzendutako kanpaina da, aurreko edizioetan parte hartu dutenek zuzenean jasoko baitute jakinarazpena Imserso-tik. Parte hartzeko ezinbestekoa da pentsioduna izatea, 55 urtetik gorako alarguna izatea, 60 urtetik gora eta pentsioduna izan edo langabezia prestazioa izatea, edo 65 urtetik gora eta Gizarte Segurantzaren pentsioa izatea.
Baldintza horiek betetzen dituztenek eta parte hartu nahi dutenek, Zuhaiztin egin dezakete izen-ematea, asteazkenetan eta ostegunetan (uztailaren 20a da azken osteguna uztailaren 25aren aurretik), 10:30etik 12:30era.