Landarlanek laguntza eskatu die goierritarrei
Eusko Jaurlaritzak Euskadiko Energia Berriztagarrien Lurralde Plan Sektoriala aurkeztu du, eta plan horrek Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan eskala handiko dozenaka zentral eoliko eta eguzki poligono fotovoltaiko jartzea aurreikusten du.
Landarlan Ingurumen Elkarteak plan hau ez onartzea eskatu du, nahiz eta elkartea Energia Berriztagarrien garapenaren alde dagoen. Plan horrek ingurumenean eraldaketa «nabarmena» ekarriko lukeela diote, landa zabaleko nekazaritza eta abeltzaintza eremuetan ehunka hektarea hartuko lituzkeelako, eta horrek udalerri eta landa inguruneak despopulatzea eta pobretzea eragingo lukeelako. Naturagune eta basa espezieak babesteko araudiekin bateraezina dela ere gehitu dute, bai eta energiaren kontsumoa murriztea eta tokiko autokontsumoa bultzatzen ez duela ere.
Horregatik, Landarlanek, ‘Lurraldearen defentsan, Euskal Herria Bizirik’ ekimenak aurkeztutako alegazioak bete eta bidaltzeko eskatu diete goierritarrei. Informazio Landarlanen webgunean dago eta bertan ere bete daiteke orria. Goierriko Baratzan ere badago alegazioak bete eta sinatzeko aukera. Asteazkenean 10:30etatik 12:00etara aukera izango da Ordiziako udaletxeko arkupean ere aukera izango da alegazioak betetzeko.