Ongi etorri baserriria! ekimenean Goierriko baserriak izan dira
Asteburuan Ongi etorri baserrira! ekimenaren zortzigarren edizioa ospatu zuten, eta Gipuzkoa eta Bizkaiko baserritarrek euren baserrietako ateak zabaldu zituzten; tartean, goierritarrak.
20 baserri ikusi zituzten bisitariek, baita Idiazabal, Ordizia eta Zeraingoak ere. Goierrin Ariztizabal, Olabide eta Arramendi baserriak bisitatu zituzten parte hartzaileek.
Bisitaren helburua egungo baserriaren errealitatea ezagutzea zen, baina bide batez baserrien herri eta auzoak ere ezagutu zituzten baserritarrekin goiza pasatzeaz gain.












