Beasaingo Gaztetxeak Troskaeta kobara bisita antolatu du ostiral honetarako
Frontala, arropa erosoa eta, daukanak, kaskoa eramateko jakinarazi dute
Beasaingo Gaztetxeak Ataungo Troskaeta kobara bisita egingo du uztailaren 14an. 15:30etan geldituko dira Beasaingo mataderoko aparkalekuan.
Jakinarazi dute frontala eta arropa erosoa eraman beharko direla. Daukanak kaskoa ere eramatea gomendatu dute.
Beasaingo gaztetxeak jakinarazi du 2023ko udarako ekintza gehiago antolatzen ari direla. Ekainaren 22an hasi zuten plangintza, asanblada ireki eta afari batekin. Bertan zenbait ideia jarri zituzten mahai gainean eta pixkanaka iragartzen joango dira.