Esku pilotak hartuko du Igarondo frontoia ostiralean
Ekainaren zortzian hasi zen Idiazabalgo VII. Esku Pilota Txapelketa, eta ostiralean jokatuko dira final laurdenak Igarondo frontoian. 19:00etan hasiko dira partidak, eta bi izango dira. Batetik Apezetxea eta Garmendia ariko dira Uribe eta Bernaolaren aurka, eta, bestetik, Amiano I eta Irazustabarrena Amiano II eta Erasunen aurka.
Ekainaren hasieran Canabal – Garcia eta Labaka – Gabirondo bikoteak lehiatu ziren; baita Azketa – Peñalver eta Elola – Landa ere. Gero, ekainaren 15ean, Murua – Beloki eta Rekalde – Loza eta Apezetxea – Garmendia eta Gorka – Arroita bikoteak lehiatu ziren.
Ekainaren 22an izan ziren hurrengo partidak, eta orduan Aranbarri – Uriondo eta Zubizarreta – Lizeagaz gain, Senar – Oliden eta Etxeberria – Aldave ere lehiatu ziren.
Final zortzirenetako azken partidak ekainaren 28an izan ziren, eta orduan ere bi partida izan ziren: Amiano I – Bergera eta Igoa – Cuairan batetik, eta Irribarria II – Merino II eta Amiano II – Erasun, bestetik.
Ekainaren 27an aurreko partidetan lehiatutako pilotari onenen artean final laurdenak jokatu zituzten; ostiralean egingo duten bezalaxe.
Finalerdiak, ordea, uztailaren 21ean izango dira, eta finala, aldiz, uztailaren 28an.