Frontenis Txapelketako finalak jokatu dituzte
Maiatzean hasi ziren Zegamako Frontenis Txapelketak, eta ostiralean jokatu ziren finalak. Gizonezkoen kasuan, Unai Atxa eta Asier Berasategi Xabier Azurmendi eta Aritz Toledoren aurka lehiatu ziren. Atxa eta Berasategik irabazi zuten norgehiagoka.
Aurten, lehenengoz, emakumezkoen txapelketa ere antolatu dute, eta herritarrak parte hartzera gonbidatzeko eta animatzeko asmoz, inguruko herrietako neskak gonbidatu zituzten txapelketara. Emakumeen finalean Ihintza Imaz eta Itziar Lopetegi aritu ziren Oihane Bergara eta Leire Jauregiren aurka, eta Bergara eta Jauregi izan ziren garaile.