Hiru domina lortu ditu Maddi Agirrek Espainiako eskalada txapelketan
Zilarrezko domina eskuratu du ordiziarrak blokean, eta brontzezko bana, zailtasunean eta konbinatuan. Euskal Selekzioak, guztira, 10 domina lortu ditu.
Kadete eta infantil mailetako V. Espainiako eskalada txapelketa jokatu zen asteburuan, hilaren 6tik 9ra, A Coruñan (Galiza), banaka eta selekzioka. Bertan izan zen Maddi Agirre Zubeldia ordiziarra, Euskal Selekzioarekin. Hiru domina lortu ditu Agirre kadeteak: zilarrezkoa blokean, eta brontzezko bana, zailtasunean eta konbinatuan. Sailkapen orokorrean, 3. postua lortu zuen Euskal Selekzioko taldeak kadeteetan, eta infantiletan, berriz, 6. postua. Euskal Selekzioak, guztira, 10 domina eskuratu ditu.