Idiazabal gazta bat nola egiten den ezagutzeko aukera
Ondramuño gaztandegiko artzainak Idiazabal gazta bat nola egiten den zuzenean ezagutzeko aukera eskaini du. Hurrengo hitzorduak uztailaren 22an eta abuztuaren 12an eta 26an izango dira.
Bisitek bi orduko iraupena izango dute, 10:30etatik 12:30era, eta ustiategia, ukuilua eta ardi latxaren artaldea bisitatuko dira. Horretaz gain, gazta ezberdinak dastatzeko aukera ere izango da: zuria, ketua, gaztea eta ondua.
Bi eta hamabi urte arteko haurren prezioa zazpi eurokoa da. Hamabi urtetik gorakoena, aldiz, hamalau eurokoa. Izena aldez aurretik eman behar da 649 65 59 62 telefono zenbakian.