Irekita dago VII. Marino Lejarreta Klasikoan izena emateko epea
Urriaren 22an jokatuko da, 10:30ean. Izen-ematea 90 taldek izena eman dutenean itxiko da, edo gehienez urriaren 6an.
Irekita dago VII. Marino Lejarreta Klasikoan izena emateko epea. Ordizia-pruebavillafranca.com webgunean eman dezakete izena parte hartu nahi duten taldeek. Erlojupeko proba izango da. Talde bakoitzak 5 kide izango ditu. Oraingoz 21 taldek eman dute izena, eta batek baieztatu du parte-hartzea. Urriaren 22an jokatuko da, 10:30etik aurrera.
Lehen zatian Ordiziatik Alegira joango dira txirrindulariak. Zati hori ez da kronometratuko, eta trafikoa zabalik egongo da. Bigarren zatia kronometratuko dute, Alegitik Ordiziara. Bigarren zatian talde bakoitzak moto bat eramango du aurretik, eta leku finkoetan gurpilak eramango dituzte autoak izango dira, arazoren bat izanez gero laguntzeko. Bigarren horri ekiteko, talde bakoitzeko 4 txirrindularik gutxienez osatu beharko dute lehenengoa. Denbora talde bakoitzeko laugarren txirrindularia helmugaratzean hartuko da. Izen-ematea 90 taldek izena eman dutenean itxiko da, edo gehienez urriaren 6an.