Lazkaon hautesmahai bat berriro zozkatu behar izan dute, helegiteengatik
Uztailaren 23ko Espainiako Gorteetarako hauteskundeetarako mahai bateko kideak berriro aukeratu behar izan dituzte Lazkaon. Atzo, asteartea, urgentziazko udalbatzarra egin behar izan zuen Lazkaoko Udalbatzak horretarako. Mahai horretan egoteko hasieran zozketaz atera ziren herritarren helegiteak onartu zituen Hauteskunde Batzordeak.