Zezilioenea jatetxeak Jakitea elkartearen kalitate saria jaso du
Jakitea sukaldari elkarteak astelehen arratsean banatu zituen aurtengo sariak, Gipuzkoako jatetxe eta ostalari nabarmenduen artean. Sari nagusietako bat Olaberriko Zezilioeneak jaso du, kalitate handieneko eta produktu onenak dituenaren aitortza.
Juanito Rubio sukaldariak hartu zuen Jakitearen saria, Donostiako Aratz erretegiko Xabier Zabaleta Jakiteako lehendakariaren eskutik. Rubiok 1980ko hamarkadan Rubiorena jatetxea zabaldu zuen Beasainen, eta Goierriko erreferentziazko jatetxeetako bat bihurtu zuen. 1999tik, Olaberriko Zezilioenea jatetxean eskaini du zerbitzua, Izaro eta Ugutz seme-alabekin.
Sari ematea Adunan
Jakitea elkarteak Adunako Zabala sagardotegian ospatu zuen urteko ekitaldia. 11 arlotan banatu zituzten sariak. Horietako bat, ibilbidea goraipatzeko kideen bozketaz, zegamar jatorriko Zabaletatarrek (Aratz) jaso dute.