Alberto Chicotek Ordizian grabatu zuen saioa gaur eskainiko dute
Alberto Chicotek Ordiziako ferian grabatu zuen saioa gaur gauean eskainiko dute, 22:30ean. Espainiar sukaldari eta telebista aurkezlea Ordiziako azokan perretxikoen inguruko saio bat grabatzen aritu zen azaroaren 9an eta Lasa eta Barcina perretxiko saltzaileen postuetan izan zen.
La Sexta kateko Te los vas a comer saioko bosgarren denboraldiko laugarren atala izango da. Perretxikoen merkatua aztertuko dute.