Alegiako Madalena jaietako egitaraua iragarri dute
Uztailaren 21ean eta 22an izango dira Ezkio eta Itsaso, Gabiria eta Ormaiztegi artean dagoen Alegi auzoko Madalena jaiak. Egitaraua aurkeztu dute dagoeneko.
Ostiral iluntzean hasiko dira jaiak, txotx herrikoiarekin. Bederatzietan herri afaria izango da, eta ondoren Joselu Anaiak taldearen dantzaldia ere izango da.
Larunbatean, aldiz, meza nagusiarekin hasiko dute eguna Izazpe abesbatzak lagunduta, eta Goruntz dantza taldearen emanaldia izango da gero. Eguerdiko ordu batean hamaiketako herrikoia izango da, eta arratsaldeko bostetan haurrentzako parkea izango da. Zortzi eta erdietan ardo dastaketa izango da “jaki goxoez” lagunduta, eta festei amaiera Modestok emango die.