Asteazkenean jokatuko da XVI. esku pilota txapelketa herrikoiaren finala
Brontzezko ligako finala 18:30ean izango da, zilarrezkoa 19:15ean eta urrezkoa 20:00etan.
Emaneurrek antolatutako Ordiziako XVI. esku pilota txapelketa herrikoia amaitzera doa. Maiatzean hasi zen, 22 bikoterekin, eta asteazkenean amaituko da. Finalak jokatuko dira 18:30etik aurrera, hiru ligatan. 18:30ean brontzezko ligako finala jokatuko dute Salinas-Goia eta Arruabarrena-Rodriguez bikoteek. 19:15ean, zilarrezko ligako finala jokatuko dute Iztueta-Arruabarrena eta Jon Villar-Iturrioz bikoteek, eta azkenik, 20:00etan izango da urrezko ligako finala, Sergio Mendez-Olazabal eta Guti-Erauskin bikoteen artean.