CD Eldense taldean jokatuko du Andoni Zubiaurrek hurrengo denboraldian
2025ra arte sinatu du Elda-ko (Alakant) taldearekin. Realak eskerrak eman dizkio "erakundearen koloreak defendatzeko erakutsi duen dedikazio eta konpromisoagatik".
Andoni Zubiaurrek (Ordizia, 1996) ez du Real Sociedad-en jarraituko eta CD Eldensen jokatuko du datorren denboraldian. Realak eta CD Eldense taldeak akordioa lortu dute atezain ordiziarrak Elda-ko (Alakant) taldean joka dezan. 2025era arte sinatu du Zubiaurrek. Bigarren mailara igo berri da Eldense. Realak eskerrak eman dizkio Zubiaurreri “erakundearen koloreak defendatzeko erakutsi duen dedikazio eta konpromisoagatik”.