Iritsi dira Santiago de Compostelara zegamarrak
48 orduan Zegamatik Santiago de Compostelara bizikletan joateko erronka egin zuten pasa den astean. Hilak 13, osteguna, abiatu ziren Zegamatik, eta helburua 15ean Santiago de Compostelan egotea zen.
Lehenengo etapa Briviescan (Burgos) amaitu zuten, eta bigarrena, aldiz, Ponferradan (Gaztela eta Leon). Elkartu Nahi Txirrindulari Elkarteak haien sare sozialetan adierazi dutenaren arabera, helburua bete dute.