Urmuga Goierrira iritsiko da bihar
Mendi ibilaldi musikatua da Urmuga, natura eta gizakia musikaren bidez batzen dituena. 19 egunetan osatuko da aurtengo Urmuga, Angulo portutik Hiru Erregeen Mahairaino. Tartean mendizaleak eta musikariek bat egingo dute. Uztailaren 12an hasi zen ekimena, eta 30ean amaituko da ibilbide musikatua.
Bihar, Urbia-Otzaurte egingo dute, Arbelaitzetik Aizkorrira, hain zuzen ere. Beunda aterpean edo inguruan emango du kontzertua bihar Bixente Martinezek.