Aitor Aldasoro Ingurumen eta Iraunkortasun Sailburuorde
Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumen Saileko Ingurumen eta Iraunkortasun Sailburuorde izendatu dute Aitor Aldasoro beasaindarra gaurko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluan; orain arte aholkulari gisa lan egin du sail horretan. Amaia Barredo ordezkatuko du karguan.
Aitor Aldasoro Iturbe beasaindarra (EAJ) Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumen Saileko Ingurumen eta Iraunkortasun Sailburuorde izendatu dute gaurko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluan; orain arte aholkulari gisa lan egin du sail horretan. Amaia Barredo ordezkatuko du karguan. «Aldasoro ingeniari elektronikoa da. EITBn eszedentzian dagoen langile teknikoa da, baina hamar urteko esperientzia du Gipuzkoako enpresa industrialetan». Zinegotzi eta alkate (2015-2020) ere izana da Beasaingo Udalean.